2007/03/28

UDALEKUAK: Sarrera


Euskal Herrian ume eta gazteek ondo pasatzeko eta esperientzia polit bat izateko aukera dute: Udalekuak.
Guztientzat oso aberasgarria izan daiteke halako esperientzia bat bizitzea. Udalekuetan umeak ume ezezagunekin harremanak izateko aukera dute, talde bateko partaide izaten ikasten dute, haien autonomia bultzatzen da... Beraz, edozein ume edo gazterentzat bizipen benetan onuragarria da udalekuetara joatea.
Mota askotako udalekuak aurki ditzakegu: kirolarekin erlazionatutakoak, hizkuntzak ikastearekin erlazionatuak, edota beste umeekin denboraldi dibertigarri bat pasatzeko aukera ezberdinak eskaintzen dituztenak.

Hauetaz gain, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak, bitxikeriak, ohiturak, kultura aberatsa ezagutzeko aukera ematen duten udalekuak daude.
Beraz, bakoitzak bere interesekin bat egiten duen udalekuak aukeratzeko eskaintza handia dagoela esan dezakegu. Hurrengo artikuluetan udaleku desberdinen azterketak eta eskaintzak ikusteko aukera izango duzue.



2007/03/21




Hauxe naiz ni!!! Oporretan oso pozik...
Lorea Arriola dut izena, Santurtzikoa naiz eta 20 urte ditut.
Hau da Haur Hezkuntza ikasten nagoen azken urtea (edo hala espero dut). Lehenengo lauhilabetea praktiketan egon ondoren, orain berriro ikastea... ufff!! Zaila izango da...
Espero dut nire blog hau zuentzat interesgarria izatea.

2007/03/07

Postak idazten

hauxe da nire lehen posta, ea zelan ateratzen den.
Post batek beti izan behar ditu hiperloturak hau da,metainformazioa
Hementxe daukazue loretxo polit bat!!!
Kaixo!!!Ongi etorri udalekuen blog-era. Zuen gustokoa izatea espero dut.