2007/03/28

UDALEKUAK: Sarrera


Euskal Herrian ume eta gazteek ondo pasatzeko eta esperientzia polit bat izateko aukera dute: Udalekuak.
Guztientzat oso aberasgarria izan daiteke halako esperientzia bat bizitzea. Udalekuetan umeak ume ezezagunekin harremanak izateko aukera dute, talde bateko partaide izaten ikasten dute, haien autonomia bultzatzen da... Beraz, edozein ume edo gazterentzat bizipen benetan onuragarria da udalekuetara joatea.
Mota askotako udalekuak aurki ditzakegu: kirolarekin erlazionatutakoak, hizkuntzak ikastearekin erlazionatuak, edota beste umeekin denboraldi dibertigarri bat pasatzeko aukera ezberdinak eskaintzen dituztenak.

Hauetaz gain, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak, bitxikeriak, ohiturak, kultura aberatsa ezagutzeko aukera ematen duten udalekuak daude.
Beraz, bakoitzak bere interesekin bat egiten duen udalekuak aukeratzeko eskaintza handia dagoela esan dezakegu. Hurrengo artikuluetan udaleku desberdinen azterketak eta eskaintzak ikusteko aukera izango duzue.