2007/05/07

Gaztedi klub-eko udalekuak



Uda guztietan bezala, BBK-ak bazkide diren ume guztientzako udalekuen eskaintza egiten du (hauetan parte hartzeko Gaztedi Klub-eko partaide izatea nahitaezkoa da). Udaleku hauek ekainean eta abuztuan antolatzen dira 7-13 urte bitarteko umeentzat. Partaideek bi egoitzen artean aukera dezakete: Urdaibain kokatzen den Sukarrietako aterpetxea, edo Arabar Errioxan dagoen Briñaseko egoitza. Eskolako ikasturtean zehar, bi egoitza hauek ikastetxeek aste bateko egonaldiak antolatzeagatik ezagunak dira ere, hala ere, bertan egiten diren ekintzak, irtenaldiak etab. desberdinak izaten dira.




Udalekuekin jarraituz, txandak 15 egunekoak izaten dira eta umeen adineraren araberako taldeak sortuko dira haien egonaldia ahalik eta erosoen izan dadin. Gainera, euskarazko eredua edo eredeu elebiduna eskaintzen da.




Egoitzaren arabera, ekintza desberdinak egiteko aukera izango dute umeek: Sukarrietan itsas kirolekin eta naturarekin erlazionatutako zeretan ibili ahal izango dira, inguru paregabea duen egoitzan. Briñasen, aldiz, mendiko kirolak, zaldi ibilketa eta beste hainbat gauzatan arituko dira. Horretaz gain, bi egoitzetan eskulanak, jolasak, taldeko ekintzak, irtenaldiak... egiteko denbora egongo da, eta egunero egoitzetan bertan dauden igerilekuetara joateko aukera izango dute.




Garrantzitsua da aipatzea txanda bakoitzeko asteburu batean gurasoek haien umeei bisita egin ahal izango dietela. Ume batzurentzat haien gurasoengandik urrun egongo diren lehenengo aldia izango denez, bai umeak bai gurasoak, lasaiago egoteko onuragarriak izan ohi dira bisita hauek.

Informazio osagarria : www.bbk.es



No hay comentarios: