2007/05/19

Zaldi udalekuak

Hona hemen zaldian ibiltzea gustuko duten ume eta gazteentzako aukera paregabea: Goikomendi zaldi udalekua.

Udaleku honek Bizkaian dagoen Lemoizko herrian du kokalekua eta 8-16 urte bitarteko partehartzaileentzat zuzenduta dago. Honetan, zaldien munduarekin kontaktuan egoteaz gain, umeek ingelesa ikasteko aukera izango dute, udaleku honek ingeles eta gaztelania hizkuntzen arteko eredu elebiduna aurkezten baitu. Gainera, partaideek naturarekin harremanean egoteko eta hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute.


Esperientzia honetan umeek bi eratan parte har dezakete: udaleku erregimenean edo eguneko kanpamentu erregimenean (bigarren honetan normalean inguruko herrietako umeek parte hartzen dute). Era berean, egonaldiak aste batekoak, bi astekoak edo hilabetekoak izan daitezke, txandak uztailean eta abuztuan zehar antolatutako direlarik.

Egunero ekitazio bi saio praktiko izango dira, eta baita eredu elebidunean emango diren bi saio teoriko. Saio praktikoak ume bakoitzaren aurreko ezagutzetan oinarrituko dira, bakoitza bere gaitasunen araberako talde batean kokatuz (kirol honekin harremanetan dauden lehenengo aldia denentzat ekitazioaren hastapenekin hasiko dira; ekitazioa gehiago menperatzen dutenak, aldiz, zaldien heziera klasikoan eta jauzietan ibiliko dira). Gainera, Espainiako Zaldi Federazio Errealak zaldizko eta amazonei ematen dien titulazio ofizialak eskuratzeko prestaketa egingo da.

Horretaz gain, beste zenbait ekintza ludikotan eta kirol desberdinetan aritzeko denbora egongo da, zaldien zainketarako eta erabilketarako saioak ere eskainiko direlarik. Hondartzara eta mendira txangoak antolatuko dira eta, orokorrean, aspertzeko denborarik ez egoteko ekintza eta taldeko jolas mordoa.
Informazio osagarria : www.babyviajes.com