2007/05/21

Sukaldaritza: udako ikastaroak

Hona hemen bi aukera desberdin sukaldaritza atsegin dutenentzat: Artxandan (Bizkaian) Step Kanpamentuek eskaintzen dutena eta Donostin antolatutako "El txoko del Gourmet" . Udalekuak baino gehiago, hauek udako ikastaroak direla esan dezakegu, partaideek hauetan ez baitute lo egingo, ez bazkaldu, etab. Hauetan parte hartzeko adina 8-14 urte artekoa izan behar du.


-Step Kanpamentuek eskaintzen duten aukerak Day Camp Artxanda du izena. Kanpamentu hau egunekoa da, hau da, partehartzaileek han zehaztutako orduak igaro ondoren, euren bizilekuetara bueltatzen dira (ez dute han lo egiten, bazkaltzen, etab.).


Kanpamentu honek hilabete bateko iraupena du (uztailak 1etik 29ra), eta honetan partehartzaileek honako ekintzetan ibiliko dira: ingelesa informatikaren bitartez landu eta astero behin gozogintza saioak Artxandako Goiko Gozogintza Eskolaren eskutik.


Horretaz gain, bizikidetza eta adiskidetasun baloreak bultzatzeko ekintzak egingo dira, erabiliko den hizkuntza eredua elebiduna izango delarik (euskara eta gaztelania).




-"El txoko del Gourmet" Donostiko Armendariz Etxean antolatzen da. Daten arabera, goizeko edo arratsaldeko txanden artean aukera daiteke, ikastaroek bi asteko iraupena dutelarik. Lehenengo bi txandek (uztailak 3tik 14ra eta uztailak 17tik 28ra antolatutakoak) goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:00a arteko ordutegia dute; bigarren biek (abuztuak 1etik 11ra eta abuztuak 21etik irailak 1era antolatutakoak), aldiz, arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arteko ordutegia dute.


Ikusi dugunez, umeek ez dute han egun osoa emango, ordutegia bete eta gero bakoitzak bere zerak egiteko askatasun guztia izango du. Hala ere, udako ikastaro honetan partaideek denboraldi atsegina pasako dute pizzak, pastelak, bonboiak, kroketak eta era askotariko entsaladak, zukuak, irabiakiak, bizkotxoak, opiltxoak... prestatzen, eta , azken finean, ezagutzen dituzten janariei haien ikutua ematen.
Informazio osagarria: www.todocampamentos.com

No hay comentarios: