2007/05/16

Nazioarteko udalekuak

13-17 urte bitarteko gazteentzat ingeles hizkuntzan murgiltzeko aukera paregabea dago, Hemingway institutuak antolatuta. Udalekuen kokalekua Arabako Villanañe herria da, Valdegovía-ko haranean. Inguru honetan patrimonio artistiko-kultural ugaria dago eta paisaia paregabeak, Valderejo-ko parke naturaletik hurbil baitago.
Udaleku hauetan herrialde desberdinetako 50 neska-mutil elkartuko dira, beste gauza batzuren artean, ingelesa edo gaztelania ikasteko (haien eratorriaren eta hizkuntzaren menperamenaren arabera).

Egunero hizkuntza ikasteko saioak egongo dira (hauetan erabiliko diren material didaktikoa han emango da), baina baita naturarekin harremanean egoteko irteerak, ekintza ludiko eta kirolarekin erlazionatutakoak, eta inguruko kultura ezagutzeko aukera egongo da.

Horretaz gain, gazteengan balore desberdinak barneratzeko udaleku aproposak dira hauek, hala nola: autonomia, talde-lanari ekitea, lagunartekotasuna, herrialde desberdinetako jendea ezagutzea...

Udaleku hauek ekainak 25etik uztailak 29ra antolatzen dira, partehartzaileek bertan gutxienez aste bat eta askoz jota lau aste igaro dezaketelarik. Hala ere, uztailak 9tik 15era ez da udalekurik antolatzen ez dela jakitea garrantzitsua da. Gainera, partehartzaileak erregimen desberdinetan egon daitezke: aterpetxean egun osoa pasatzeko aukera dute, bertan lo eginez eta guzti, klaseetara joan eta han bazkalduz gero haien etxera lo egitera joanez, edo, azkenik, aterpetxera bakarrik klaseetara joanez. Normalean ikasle kanpotarrak dira aterpetxean egun osoa igarotzen duten gehienak.
Informazio osagarria : www.institutohemingway.com

2007/05/12

Pinpoil Udalekuak



Pinpoil Ocio asti talde batetaik sortutako enpresa da, hauek aisialdi, animazio eta hezitze proiektuen kudeaketaz arduratzen dira. Beste gauza askoren artean, umeei eta gazteei zuzendutako udalekuak antolatzen dituzte Burgosen dagoen Cornejo herrian eta Euskal Herriko hainbat lekutan.


Zenbait udaleku desberdinen artean aukeratzeko eskaintza dago, eta udaleku guztietan bezala, adinen araberako txandak edota taldeak antolatzen dira. Aterpe bakoitzean egonaldiek luzaro desberdina ( eta beraz, prezio desberdina) dute, eta hizkuntza ereduen eskaintza desberdina da.

Hona hemen Pinpoil Ocio-koek eskainitako udalekuak:

-Sopelako kolonia irekiak: hemen umeek hondartzan kirolak eta jolasak egiten dituzte, egun osoko irtenaldiak, taldeko ekintza desberdinak et a tailerrak egiteko aukera izango dute. Hizkuntz eredua elebiduna izango da.
-Bakioko Surf udalekuak: surfa atsegin dutenenentzat udalekurik aproposena dugu hau. Egunero surf klase praktikoak eta teorikoak emango dira eta horretaz gain, beste kirol interesgarri asko praktikatzeko aukera egongo da : rappel, tirolina, eskalada... Gainera, ekintza desberdinak, tailerrak, jaiak eta irtenaldiak antolatuko dira egonaldia ahalik eta dibertigarrien izan dadin.
Hizkuntza eredua elebiduna da.

-Gueñeseko udalekuak: hauek euskarako erduan egingo dira bakarrik eta uztailean antolatuko diren bi txandetan 6-12 urte bitarteko umeek baino ezin izango dute parte hartu. Hemen umeek tirolina, futbola, arku-tiroa eta beste hainbat kiroletan aritzeko aukera izango dute, antolatutako tailerretan eta ekintzetan ibiltzeaz gain.

-Kornejo aterpetxeko multiabentura udalekuak: udaleku hauek ume eta gazte abenturazale eta aktiboentzat zuzenduta daude. Hauetan eskalada, espeleolologia, tirolina, mountain bike, piraguismoa... praktikatu ahal izango dute, eta udalekukoek antolatutako beste hainbat ekintza, irteera eta tailerra ugarietan ibiltzeko aukera izango dute.
Uztaila eta abuztuan zehar txanda desberdinak egingo dira,eredua elebiduna izango delarik.
Kornejon bertan badugu ere Gazte auzolandegia. Hau 14-17 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago eta txanda bakarra dago abuztuan, eredua elebiduna delarik. Udaleku hauetan, abentura kirolak, jaiak, tailerrak eta txangoak izateaz gain gazteak zonaldeko eraikin tipikoen berrikuntzan arituko dira (honela, gauza askoren artean talde-lanaren garrantziaz ohartuko dira).
Azkenik, Kornejon ere badugu ingelesa praktikatzeko aukera paregabea, abuztuan antolatzen diren English Summer Camp udalekuetan. Goizero ingeles klaseak emango dira eta ingelesa praktikatuko da ekintza desberdinen bitartez: jaiak, tailerrak, antzerkiak... Gainera, egonaldiko azken egunean Trinity azterketa egingo da, hau prestatzeko zuzenduta baitago udaleku hau. Ingelesa hain garrantzitsua delarik, hizkuntza eredua ingelekoa izango da

-Futbol kanpusa Uribe Kostan:uztailan eta abuztuan zehar, 6urtetik gorako ume eta gazteek Barrikan antolatzen den futbol kanpusean aritzeko aukera izango dute, goizeko 9.30etatik arratsaldeko 17.30ak arte. Hara joateko autobus zerbitzua eskainiko da eta hizkuntza erdua elebiduna izango da.
Informazio osagarria: www.pinpoil.com






2007/05/07

Gaztedi klub-eko udalekuak



Uda guztietan bezala, BBK-ak bazkide diren ume guztientzako udalekuen eskaintza egiten du (hauetan parte hartzeko Gaztedi Klub-eko partaide izatea nahitaezkoa da). Udaleku hauek ekainean eta abuztuan antolatzen dira 7-13 urte bitarteko umeentzat. Partaideek bi egoitzen artean aukera dezakete: Urdaibain kokatzen den Sukarrietako aterpetxea, edo Arabar Errioxan dagoen Briñaseko egoitza. Eskolako ikasturtean zehar, bi egoitza hauek ikastetxeek aste bateko egonaldiak antolatzeagatik ezagunak dira ere, hala ere, bertan egiten diren ekintzak, irtenaldiak etab. desberdinak izaten dira.




Udalekuekin jarraituz, txandak 15 egunekoak izaten dira eta umeen adineraren araberako taldeak sortuko dira haien egonaldia ahalik eta erosoen izan dadin. Gainera, euskarazko eredua edo eredeu elebiduna eskaintzen da.




Egoitzaren arabera, ekintza desberdinak egiteko aukera izango dute umeek: Sukarrietan itsas kirolekin eta naturarekin erlazionatutako zeretan ibili ahal izango dira, inguru paregabea duen egoitzan. Briñasen, aldiz, mendiko kirolak, zaldi ibilketa eta beste hainbat gauzatan arituko dira. Horretaz gain, bi egoitzetan eskulanak, jolasak, taldeko ekintzak, irtenaldiak... egiteko denbora egongo da, eta egunero egoitzetan bertan dauden igerilekuetara joateko aukera izango dute.




Garrantzitsua da aipatzea txanda bakoitzeko asteburu batean gurasoek haien umeei bisita egin ahal izango dietela. Ume batzurentzat haien gurasoengandik urrun egongo diren lehenengo aldia izango denez, bai umeak bai gurasoak, lasaiago egoteko onuragarriak izan ohi dira bisita hauek.

Informazio osagarria : www.bbk.es



2007/05/02

Bertso udaleku eta barnetegiak

Bertsozaleak diren gazteentzako udaleku aproposenak eskaintzen die Euskadiko Bertsozale Elkarteak. Hauek, Ligi-n (Zuberoan), Sopelan, Elgoibarren eta Araban dagoen Zuhatza uhartean kokatuta daude, 9-18 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta daudelarik.
Udaleku hauetan, bertsotan aritzeko, bertsolari famatuen bisitak jasotzeko, lagun berriak egiteko, eta ,orokorrean, txangoak egiten, jolas eta kiroletan aritzen... denboraldi atsegin bat igarotzeko aukera dago.
Aterpetxearen eta ume eta gazteen adinen arabera, txanda desberdinak eskaintzen dira :
*Ligi-n 9-12 urte bitarteko umeentzako txanda bakarra dago, uztailako 8tik 14ra, salneurria 150eurokoa delarik.
*Sopelan 12-15 urte bitartekoentzat uztailak 12tik 21era txanda eskaintzen da, 165euroko salneurriaz.
*Elgoibarrren Sopelan egiten den eskaintza berdina dago, baina 15-18 urte arteko gazteentzat zuzenduta dagoelarik.
*Zuhatza-n, azkenik, 9-12 urte bitarteko umeentzat irailak 3tik 6ra txanda hartzeko aukera dago, salneurria 80eurokoa delarik.
Horretaz gain, udaleku bakoitzak ekintza desberdinak eskaintzen dituela esan beharra dago, batez ere haien kokalekua dela eta; Sopelan gazteek surf-a egin dezakete, Zuhatzan ur-kirolak, Elgoibarren mendi irteerak... aspertzeko ez da denborarik egongo.
Informazio osagarria: www.bertsozale.com

2007/04/18

"Eziko" udalekuak



"Eziko" udalekuen helburu garrantzitsuenen artean, familiaren garrantzia ikustaraztea, giro desberdinen pertsonen arteko harremanak suspertzea, laguntasunari garrantzia ematea, koheziketa eta pertsona bakoitzaren eskubideak eta beteharrak defendatzen bultzatzea ditugu. Beraz, beste umeekin denboraldi atsegin bat igarotzeaz gain, ume eta gazteei aipatutako kontzeptu horiek barneratzea saiatzen da.


Udaleku hauek Gipuzkoako herri desberdinetan antolatzen dira eta hauetan 15 egunetako hiru txanda egiten dira : uztaileko lehenengo bi asteak, uztaileko azken bi asteak eta abustuko lehenengo biak. Ia udaleku guztietan bezala, txanda bakoitzean adin ezberdinen araberako taldeak egiten dira. Hauetara joateko adina 9-15 urte artekoa da.


"Eziko" udaleku hauetan ekintza desberdinak egiten dira : jolasak, egun bereziak, irteerak, gaubela... baina baita garrantzi handia ematen zaie eguneroko lanei: garbiketari, antolamenduari...




Udaleku hauetan bi aste igarotzeko kuota 198 eurokoa da.

Informazio osagarria : www.ezikoudalekua.net









Euskal udalekuak


Udaleku euskaldun batzuen bila egotekotan, hona hemen aukera interesgarria: Euskal udalekuak. Hauetan, Abaigar, Goñi eta Bernedoko aterpetxeetara joateko eskaintza dago 7-17 urte bitarteko ume eta gazteentzat, batez ere uztailean joateko aukera dagoelarik.

Udaleku hauetan garrantzi handia ematen zaio euskarari eta euskal kultura, tradizio eta ondareari; hori dela eta, aipatutako aterpetxeetan hauek (tradizioak, kultura...) ezagutzeko eta naturarekin harremanean denboraldi atsegin bat pasatzeko aukera dute partehartzaileek. Giro euskalduna bultzatu nahi denez, ezinbestekoa da D- ereduan matrikulatuta egotea, ez dago eredu erdaldunean edo elebidunean parte hartzeko aukerarik.

Txandei dagokienez, aterpetxe bakoitzaren araberakoak dira: Abaigarren 15 egunekoak (bakarrik uztailean); Goñin 10 eta 14 egunetakoak (uztailean eta abuztuko lehenengo astean); azkenik, Bernedon 16 eta 9 egunetako txandak eskaintzen dira, bai uztailean bai abuztuan.Hala ere, adinaren araberako sailkapenak ere badaude txanden banaketan. Era berean , kuotak desberdinak dira txanden eta aterpetxeen arabera.
Informazio osagarria: www.euskaludalekuak.org

2007/04/16

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskaintzak 7-13urte arteko umeentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait udaleku aurkezten dizkigu bai Bizkaian, bai Gipuzkoan, bai Araban, baita Nafarroan ere. Udaleku hauek 7-13 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daude eta euskarazko eredua edo eredu elebiduna eskaintzen dute.

Bizkaian ondorengo aterpetxeak aurki ditzakegu:Turtzioz, La Arboleda, Gorliz, Plentzia,Orduña eta Lauaxeta. Horietaz gain, Lurraskako eta Lapurriketako baserri-eskolak daude.

Gipuzkoan badaude beste zenbait aterpetxe baita: Zarautz Etxe-Txikia, Zarautz Aterpetxea, Oiartzun, Hondarribia, Orio eta Segura. Baserri-eskolei dagokienez, Zestoakoa baino ez dago.

Arabarekin jarraituz, umeek Barria eta Zuhatza aterpetxeetan udalekuak igarotzeko aukera dute.

Azkenik, Nafarroan Astitz, Orontze eta Lizarrako aterpetxeak kokatzen dira.

Aterpetxe edo baserri-eskola bakoitzak ekintza desberdinak egiteko aukerak eskaintzen ditu, beraz, ume bakoitzak bere atseginen arabera bere udalekuak igarotzeko leku aproposena hauta dezake.


Umeen adinaren arabera, udalekuak igarotzeko txanda desberdinak daude (uztailan eta abuztuko lehenengo hamar egunetan banatutakoak), zazpi edo hamar eguneko txandak daudelarik.

Udalekuen kuotei dagokienez, bi salneurri desberdin daude:

-Zazpi eguneko txandak : 104 euro

-Hamar eguneko txandak: 150 euro

Informazio osagarria: www.bizkaia.net